XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berokia hartzera doa. Hall-eko gakoan uzten du beti.

Argazki bati begira dago: Onditz eta bere anaia, horman zintzilikaturik... Onditz eta bere anaia.

Estudioetan egiten diren argazki horiek... Onditz.

Antza badute, bai. Bera ederragoa, noski.

Irrifarrezka guraso berdinetatik datozela argi dago.

- Bihar goizean etor zaitezke, ea bukatzen dugun....

- Beno, hamaiketarako hemen nauzu.

Dring! Dring! Telefonoa elkarrizketan parte hartu nahirik....

@- Nere ama, ziur. Ahizparen bila joan behar dudala, izebaren etxea edo zer dakit....

- Har ezazu ba.

Zeeer? konpromisuzko irripar batekin, telefonoaren beste aldekoak ikusiko balu bezala.

- Onditz? Ni naiz... - Uff... ez da niretzat. Tori, Pello.

- Kaixo! Zer? - Epa! Bilbora noala, kantaldi bat dago... Lagun baten etxera goaz lo egitera, badakizu....

- Bai, bai... - Beno, ba ondo lo egin eta txorakeriarik egin gabe....

- Mesedez... - Aguuur! - Ei! Jazz ez da? - Noski, Jazz.

Maite dut anaia. Mundu honetan maite ditudan gauza gutxien artean dago, beno, gauza gauza....

Gurasorik ez edukitzeak elkartuagoak gaitu.

Aita eta ama izango bagenitu ez ginateke horrela konponduko. Beno nork daki?.

- Bilbora doala, gau osorako.

@- Banoa, berandu iritsiko naiz bestela.